Gidari bat geldiarazi dute Beran baimendutako alkohol-maila boskoizteagatik

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 28a, 06:22

Baimendutako alkohol-tasa boskoiztea eta ausarkeriaz gidatzea leporatu diote.

Igande arratsaldean, Foruzaingoak auto-gidari bat geldiarazi zuen Bera parean. Foruzainek, 20:30 aldera, dei bat jaso zuten, herritar bat N-121-A errepidean ausarkeriaz gidatzen ari zela jakinaraziz. 50 urteko frantses bat zen gidaria eta baimendutako alkohol-maila boskoiztu zuen. Alkohol-maila boskoiztu izana eta ausarkeriaz gidatzea leporatu zaizkio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun