Txapelketa mistoa ere irabazi du Beti Gaztek Nafarroako lauko sokatira txapelketan

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 27a, 15:09

Bigarren taldeak hirugarren postua eskuratu zuen 

Larunbatean, maiatzak 25, Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketaren bosgarren eta azken jardunaldia jokatu zen Berriozarren. Txapelketa mistoa bertan erabaki zen etta Beti Gazte A suertatu zen txapeldun, Berriozar A bigarren eta Beti Gazte B hirugarren

Txapela irabazi zuen laukotean Beñardo Iantzi, Amaia Leiza, Arritxu Muxika eta Gerardo Telletxea aritu ziren tiran. Hirugarren izan zen taldean, berriz, Karmelo Mitxelena, Unai Gurrutxaga, Udane Loidi eta Ainhoa Ubiria aritu ziren.

 

Emaitzak:

MISTOAK  280 kilo             

Lehen multzokoen jardunaldia:                  

Beti-Gazte A, 5 puntu                                             

Berriozar C, 4 puntu                                                         

Txantrea A, 3 puntu                                              

Txantrea C, 1,5 puntu

Antsoain A, 1,5 puntu                               

Bigarren multzokoen jardunaldia:                                     

Berriozar A, 5 puntu                                                         

Beti-Gazte B, 4 puntu                                                         

Txantrea B, 3 puntu                                             

Antsoain B, 2 puntu   

Berriozar B, Puntu 1                                                         

Multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuen artean finalerdiak eta finala jokatu ziren:

-       Lehen multzoko 1. sailkatua bigarren multzoko 2. sailkatuaren aurka

-       Bigarren multzoko 1. sailkatua lehen multzoko 2. sailkatuaren aurka

-       Galtzaileen arteko tiraldia 3. eta 4. postuak erabakitzeko

-       Irabazleen arteko tiraldia 1. eta 2. posutak erabakitzeko

 

Tiraldi guzti hauek egin ondotik, azken sailkapena honela gelditu zen:

Txapelduna: BETI-GAZTE A

Bigarrena: BERRIOZAR A

Hirugarrena: BETI-GAZTE B

Laugarrena: BERRIOZAR C

Bosgarrena: TXANTREA A

Seigarrena: TXANTREA B

Zazpigarrena: ANTSOAIN B

Zortzigarrena: TXANTREA C

Bederatzigarrena: ANTSOAIN A

Hamargarrena: BERRIOZAR B

 

Kadeteek ere hirugarren jardunaldia eta ondotik finala jokatu zituzten. Azkenean, Andra Mari B suertatu zen txapeldun, bigarren Antsoain B, hirugarren Berriozar A, laugarren Antsoain A, bosgarren Berriozar B, seigarren Araxes eta zazpigarren Andra Mari A.

 

Beti Gazte jaun eta jabe

Beraz, larunbateko jardunaldiarekin bukaera eman zitzaion aurtengo Lauko Sokatira Txapelketari. Kategoria bakoitzeko txapeldunak hauexek izan dira:

320 kilo (Gizonezkoak): BETI-GAZTE

300 kilo (Gizonezkoak): BETI-GAZTE

280 kilo (Mistoak): BETI-GAZTE A

280 kilo (Kadeteak): ANDRA MARI B

255 kilo (Emakumezkoak): BETI-GAZTE B

235 kilo (Emakumezkoak): BETI-GAZTE B

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun