Etxetik kanpo irabazita bere historiako sailkapen onena lortu du Beti Gaztek Gipuzkoako Ohorezko mailan

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 27a, 07:30
Beti Gaztek seigarren postua lortu du Gipuzkoako Ohorezko mailan, inoizko sailkapenik onena. Argazkian, Zarautzen lortutako garaipenaren ondotik ateratako argazkia.

Seigarren izan dira lesakarrak

Kirol denboraldia bukatu da eskualdeko talde gehienentzat. Erraterako, Beti Gazteko mutilen talde nagusiak eta Baztango emakumeek asteburu honetan jokatu dute azken partida. Lesakarrek Zarautzen garaipena lortzearekin batera, bere historiako sailkapenik onena lortu dute Gipuzkoako Ohorezko mailan, seigarren izan baitira. Baztango kadeteek mailaz igotzeko bigarren kanporaketako joanekon berdindu egin dute Giltxaurdin eta Atarrabian erabakiko da kanporaketa. Beti Gazteko emakumeek ere partida bat falta dute.

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Zarautz 2 - Beti Gazte 4 (Igor Gurrutxaga 2, Jonan Arbelaitz eta beraien Aten)

 

Nafarroako emakumeen ligan

CD Itaroa Huarte 4 – Baztan 0

 

Gipuzkoako emakumeen Gorengoen mailako txapeldunen fasean

Aloña Mendi 3 - Beti Gazte 2 (Izaro Iparragirre eta Izaro Aldabe)

  

Nafarroako kadeteen bigarren mailan igoera fasea bigarren kanporaketa joanekoa

Baztan 1 (Imanol Zoko) – CD Atarrabia A 1

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun