Foruzain bat zauritua Beran kamioi batek hiru auto kolpatu ondotik

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 26a, 16:20

Zaurituta suertatu den foruzaina bere autoaren barnean zegoen, toki horretan bertan gertatu berri zen istripu baten paperak egiten

 

Irundik Iruña aldeko noranzkoan, N121A errepide nagusian Berara iritsi baino lehen errepidearen alde bakoitzean dauden bi gasolindegien parean izan da ezbeharra igande eguerdian. Momentu horretan, gertatu berri zen istripu bat artatzen ari zen Foruzaingoa errepidearen bazterrean. Iruña aldera zetorren kamioi batek kontrola galdu eta bide bazterrean aparkatuta zeuden bi auto jo ditu lehenik eta, ondotik, bere autoaren barrenean paperak egiten ari zen Foruzaingoaren autoa ere jo du. Ondorioz, barrenean zegoen foruzainak zauritua suertatu da eta anbulantzian Irungo Ospitalera eraman dute berehala.

Arretaz gidatzeko eta, bereziki euria egiten duenean, abiadura errepidearen egoerara egokitzeko eskatu dute Foruzaingotik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun