Goizpasa egin ondotik, 12:30ean Urkiolatik Deba aldera abiatuko dira, bertako Urgain jatetxean bazkaltzeko. Arratsaldea pasatu eta gero, 19:00etan abiatuko dira Lesakara bueltan. Txartelaren prezioa 31 eurokoa da (bidaia eta bazkaria barne) eta ekainaren 9ra bitarte eskura daiteke jubilatuen egoitzan.
Toka, igel-joko eta firlen txapelketak
Aitzinetik, ekainaren 7an, San Fermin elkarteak udalaren laguntzaz antolatutako toka, igel-joko eta firlen txapelketak jokatuko dituzte, ortzirale arratsaldeko bortzetatik aitzinera. Txapelketa guztiak bukatzerakoan, lunch bat eskainiko dute parte hartu dutenentzat.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!