Lesakako I. Mendi Lasterketa ekainaren 15ean antolatu du Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 8a, 10:00
Beti Gazte Lasterka taldeak lehen aldiz antolatu du Lesakako Mendi Lasterketa.

Nagusiek 14 kilometro luze eta 900 metroko desnibela duen lasterketa egin beharko dute eta 13 eta 17 urte arteko gazteek 7 kilometrokoa 

 

Ekainaren 15ean eginen dute Beti Gazte elkarteak antolatutako Lesakako I. Mendi Lasterketa. Larunbatean 16:00etan abiatuko da 14 kilometro luze eta 900 metroko desnibela duen lasterketa nagusia Plaza Zaharretik eta, hamar minutu beranduago, 13 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako lasterketa, 7 kilometro luze eta 300 metroko desnibela duena. Ibilbide luzekoek Ekainaren 15ean eginen dute Beti Gazte elkarteak antolatutako Lesakako I. Mendi Lasterketa. Larunbatean 16:00etan abiatuko da 14 kilometro luze eta 900 metroko desnibela duen lasterketa nagusia Plaza Zaharretik eta, hamar minutu beranduago, 13 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako lasterketa, 7 kilometro luze eta 300 metroko desnibela duena. Ibilbide luzekoek Frain (455 metro) eta Unanue (650 metro) igo beharko dituzte plazan helmugaratu baino lehen eta gazteek, Frainera igo eta jautsiko dira zuzenean herrira.

Izen-ematea ekainaren 14ra bitarte egin daiteke www.herrikrosa.eus webgunean. Ibilbide luzerako 16 euro ordaindu beharko da (13 euro Beti Gazteko bazkideek) eta egunean bertan eginez gero, 20 euro denentzat. Ibilbide laburrerako 7 euro ordaindu beharko dute, 10 euro probaren egunean. Bi probak kontuan hartuta, gehienez 250 kirolarik parte har dezakete.

 

Sariak

Ibilbide luzean, lehenbiziko 3 gizonezko eta emakumeek 90, 60 eta 30 euroko saria izanen dute, gazta eta Beti Gazteko zapiaz gainera. Lesakako lehendabiziko emakumeak eta gizonak Ubidea produktuen lotea eramanen dute, lehenbiziko beteranoek trofeoa eta lehendabiziko ekipoak (guttienez hiru parte-hartzaile), bildots bat. 

Ibilbide laburrean ere sariak izanen dituzte lehenbiziko hiru mutilek eta hiru neskek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun