Maiatzaren 16an abiatu zen Mugaz Gain. Gaur aurkeztu dira azken lanak. 10:00etan Ricardo Baroja eskola publikoko ikasleak izan dira oholtzan, Zer izanen ote? lana taularatu dute. 12:00etan Labiaga ikastolako ikasleei pasa diete lekukoa, Gaua gauekoentzat eta eguna egunekoentzat lana aurkeztu dute.
Guztira hamabi antzezlan taularatu dira aurtengo edizioan, zein baino zein ederragoak.