Amorruaren kontra txerto-kanpaina eginen dute Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 24a, 14:00
Arantzan hasiko da albaitaria heldu den astelehen eta asteartean.

Maiatzaren 27tik ekainaren 13ra eginen du albaitariak eta identifikazio-mikrotxipak ere jarriko ditu 

Zakurren identifikazio eta amorruaren kontrako txerto-kanpaina maiatzaren 27tik ekainaren 13ra eginen dute Bortzirietan. Lau hilabetetik goitiko zakur guziei errabiaren kontrako txertoa eta identifikazio-mikrotxipa paratu behar zaie eta bi urtero txertoa berritu behar zaie. Txertoaren prezioa 25 eurokoa da, identifikazioarena bakarrik 35 euro, identifikazio eta txertoarena 45 euro. Jabe aldaketarengatik 10 euro ordaindu beharko da.

Maiatzaren 27an, astelehenean 15:30ean Arantzako Aientsako Osilekobordan izanen da, 16:30etik 17:30era Arantzako Eguzkialdeko Anguleroan eta 18:00etan Igantziko Irisarriko Mendibilen.

Maiatzaren 28an, asteartean 16:00etan Arantzako Bordalarreko Serorenbordan eta 17:00etatik 18:30era Arantzako udaletxeko arkupetan izanen da.

Maiatzaren 29an, asteazkenean 16:00etatik 17:30era Igantzin herriko aparkalekuan izanen da eta 18:00etan Berrizaunen.

Maiatzaren 30ean, ortzegunean Lesakan izanen da: 15:30ean Auzoberri auzoko Tellerin, 16:30ean Zala auzoko Otsunean eta 17:30ean Nabazko Linddurrenbordan.

Ekainaren 3an eta 4an ere Lesakan izanen da, 16:00etatik 17:30era su-hiltzaileen parkean.

Ekainaren 10ean eta 11n Beran izanen da, 16:00etatik 19:00etara Elektrobian.

Ekainaren 12an eta 13an, Etxalarko  hiltegian izanen da, 16:00etatik 19:00etara.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun