Etikaren beharraz solasaldia antolatu dute Lesakan maiatzaren 25ean

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 23a, 18:00

Larunbatean 18:00etan eskainiko du Harriondoan Mikel Etxalar filosofía eta etika irakasleak

Heldu den maiatzaren 25ean, larunbata, Necesidad de la ética (Etikaren beharra) hitzaldia antolatu du Beti Gazte elkarteak, Lesakako Udalaren laguntzaz, Lesakako Harriondoa Kultur Etxean 18:00etan. Hizlaria Mikel Etxalar Elizaintzin filosofia eta etikako irakaslea izanen da eta gaztelaniaz ariko da. Hitzaldia denentzat irekia da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun