Eskol Ttiki ludoteka eskainiko dute Lesakan udan

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 22a, 11:05
Uztailaren 15etik abuztuaren 30era eskainiko dute ludoteka.

Izena emateko epea maiatzaren 22tik 24ra ireki dute

Joan den urtean bezala, Eskol Ttiki ludoteka eskainiko dute Lesakan, Lagunekin jolasean eta Lesakako Udalak antolatua. 2 eta 12 urte arteko neska-mutikoei zuzendua, uztailaren 15etik abuztuaren 30era eginen dute. Izen-ematea, berriz, maiatzaren 22tik 24ra egin behar da.

Asteazkenetik ortziralera, 09:30etik 12:30era eta 14:30etik 18:30era eman daiteka izena, 687 318309 telefonoan edo lagunekinjolasean@gmail.com helbide elektronikoan.

Udalekuak, erran bezala, uztailaren 15etik abuztuaren 30era eskainiko dituzte, 09:00etatik 13:00etara, baina ordutegi malgua izanen da. Uda osoaren prezioa 160 eurokoa izanen da ikasle bakotzeko, astea 25 euro eta eguna 8 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun