Ricardo Baroja eskolako ikasleek bi antzezlan eskaini zituzten maiatzaren 21ean

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 22a, 07:46

Mugaz Gain Antzerki Jardunaldiaren azken-aurreko saioan

Berako Mugaz Gain Antzerki Jaialdiaren baitan,  Ricardo Baroja eskola publikoko Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikaleek Superamatxi eta bigarren mailakoek Txokolatezko etxetxoa eskaini zuten maiatzaren 21ean, bai goizean, baita arratsaldeko ate irekietan ere.

Ortzegunean izanen da Mugaz Gain jaialdiaren hondarreko eguna eta jardunaldiak borobiltzeko 10:00etan hasita Ricardo Baroja ikastetxeko Lehen Hezkuntzako laugarren mailakoek Zer izanen ote? eta Labiagako bosgarren mailakoek Gaua gauekoentzat eta eguna egunekoentzat  (12:00etan) lanak eskainiko dituzte. Arratsaldean, ate irekietan, horiek berak ikusi ahako dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun