Mikel Karrera Arantzako presoa Lannemezanera hurbildu dute

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 21a, 17:37

Mikel Karrera, Arantzako presoa, Lannemezanera hurbildu dute. Orain artean Parisko Reauko kartzelan egon da. Lau hilabetez ez du bisitarik jaso Karrerak. Izan ere, Lannemezanera, Euskal Herritik gertuen dagoen Frantziako kartzelara, ekartzeko zuen eskubidea aldarrikatzeko protesta egin du; senide eta lagunen bisitei uko egin die lau hilabeteotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun