Jesusen Bihotza ikastetxekoek ere eskaini dute Mugaz Gain jaialdiko antzezlana

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 21a, 16:14

Azken txanpan sartua da Berako antzerki jaialdia

Maiatzaren 21ean Jesusen Bihotza ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek Zaborra antzeztu dute Kultur Etxean, Berako Mugaz Gain Antzerki Jaialdiaren baitan. Arratsaldean 18:00etan ate irekiak izanen dituzte, antzezlan hori eta Ricardo Baroja eskola publikokoen Superamatxi eta Txokolatezko etxetxoa ikusteko.

Ortzegunean izanen da hondarreko eguna eta jardunaldiak borobiltzeko 10:00etan hasita Ricardo Baroja ikastetxeko Lehen Hezkuntzako laugarren mailakoek Zer izanen ote? eta Labiagako bosgarren mailakoek Gaua gauekoentzat eta eguna egunekoentzat  (12:00etan) lanak eskainiko dituzte. Arratsaldean, ate irekietan, horiek berak ikusi ahako dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun