600 kiloko harriarekin ere marka jarri dute Emarriko emakumeek

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 21a, 18:00
Emarriko emakumeak, Perurenan marka egin zutenean.

31 plaza eta erdi egin dituzte Perurenan eta tartean ziren Estitxu Almandoz eta Ainhoa Alzugarai lesakarrak 

Joan den asteburuan Usurbilen egindako marka handiaren ondotik, maiatzaren 19an 600 kiloko harriarekin Emarri taldeko zortzi neskak marka jarri zuten Perurenan, Oiartzun eta Astigarraga artean, 31 plaza eta erdi eginez. Giza-probako tiralarien artean Estitxu Almandoz eta Ainhoa Alzugarai lesakarrak zeuden.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun