Berako Mugaz Gain antzerki jaialdiak bigarren eguna du

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 17a, 15:00

Ortzirale goizean Nor naiz ni? Nor naiz inork begiratzen ez nauenean? lana taularatu du Pasaia-Lezo lizeoko DBH4ko ikasleek osatutako Aguakate taldeak. Eguerdian Pasaiako taldeak igo dira eszenatoki gainera eta arratsaldea borobiltzeko, Uxanekoek Vaya corte antzezlana eskainiko dute.

Heldu den astean emanaldi gehiago

Maiatzaren 21ean eta 23an bertze bina ikuskizun eskainiko dituzte. Asteartean Jesusen Bihotza ikastetxeko gaztetxoak Zaborra antzeztuko dute eta ondotik Ricardo Baroja eskolako ikasleei pasako diete lekukoa. Azken horiek Superamatxi eta Txokolatezko etxetxoa lana oholtzaratuko dute.  Hiru antzezlan horiek ate irekietan ere eskainiko dituzte 18:00etan.

Ortzegunean izanen da hondarreko eguna eta jardunaldiak borobiltzeko 10:00etan hasita Ricardo Baroja ikastetxekoek Zer izanen ote?eta Labiagakoek Gaua gauekoentzat eta eguna egunekoentzat  (12:00etan) lanak eskainiko dituzte. Arratsaldean, ate irekietan, horiek berak ikusi ahako dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun