Ortziralean Pasaiako lizeoko eta Uxanekoen txanda
Maiatzaren 17an, ortziralean 11:00etan Nor naiz ni? Nor naiz inork begiratzen ez nauenean?lana taularatuko du Pasaia-Lezo lizeoko DBH4ko ikasleek osatutako Aguakate taldeak, 13:00etan Erantzi antzezlana Pasaiako DBH3ko Zaskanduri antzerki taldeak eta 13:20an Zaping lana Pasaiako DBH2ko Tutalkamon antzerki taldeak.
Ortzirale arratsaldean ate irekiak izanen dira eta Uxaneko ikasleek Vaya corte antzezlana eskainiko dute. Sarreran borondatea eskatuko dute.
Datorren astean Lehen Hekuntzakoak
Hurrengo astean, Lehen Hezkuntzakoen txanda izanen da. Maiatzaren 21ean, asteartean 10:00etan Zaborra antzezlana eskainiko dute Jesusen Bihotza ikastetxeko 3. eta 4. Mailako ikasleek, 12:00etan Superamatxi Ricardo Baroja eskola publikoko seigarren mailako ikasleek eta 12:15ean Txokolatezko etxetxoa Ricardo Baroja eskola publikoko bigarren mailako ikasleek. Arratsaldean, 18:00etan ate irekiak izanen dira hiru emanaldi hauek ikusteko.
Maiatzaren 23an, ortzegunean 10:00etan Zer izanen ote? antzezlana eskainiko dute Ricardo Baroja eskola publikoko laugarren mailako ikasleek eta 12:00etan Izena duen guztia omen da antzezlana Labiaga ikastolako bosgarren mailako ikasleek. Arratsaldean, 18:00etan ate irekiak izanen dira bi emanaldi hauek ikusteko.
Goizeko sarrera euro 1 kobratuko dute eta arratsaldeko ate irekietan, 2 euro.