Xabi Telletxearen omenez IX. mendi-bizikleta jaitsiera proba larunbatean eginen dute Igantzin

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 15a, 19:00

Irudi ikusgarriak utziko ditu aurten ere Igantziko BTT jautsierak. Argazkia: Oskar Txoperena

Goizean entrenamendu-saioak izanen dituzte; arratsaldean, berriz, lehiaketaren bi saioak

Larunbat honetan, maiatzaren 18an, izanen da aurtengo mendi-bizkleta jaitsiera proba. Xabi Telletxearen omenez eginen den IX.a izanen da. Aitzineko astean egitekoa zen baina egutegian bertze proba garrantzitsu bat gurutzatu zitzaienez, aste bat gibeleratzea erabaki zuten Igantziko Biltoki elkarteko kideek. 

Iaz 80 txirrindulari inguru joan ziren proba lehiatzera, eguraldi hagitz kaxkarrarekin. Iraitz Etxebarria izan zen garaile eta aurten ere bertan egotea espero dute. Urtero bezala, goizez entrenamedua izanen da eta arratsaldez lehiatuko dira lehiaketaren bi saioak. Sari-banaketa eta merienda pilotalekuan eginen dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun