Soriako challengea irabazi du Luziano Mitxelena txirrindulari lesakarrak

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 14a, 19:00

Luziano Mitxelena lesakarra, Soriako podiumeko koxkarik altuenean.

Master 60 kategorian, larunbateko erlojuaren kontrakoa eta etapa nagusia irabazi zituen 

Asteburu honetan Sorian jokatu den Challengean, Transbidasoa-Euromaster-Inurrieta taldeko Luziano Mitxelena txirrindulari lesakarrak bere kategorian (m60)sailkapen nagusia irabazi berri du. Larunbat goizean 8 kilometroko erlojuaren kontrako igoeran irabazi zuen, baita arratsaldean jokatutako etapa nagusia ere. Igandean, berriz, hirugarren sartu zen helmugan, baina sailkapen nagusiko lehen postua mantendu zuen lesakarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun