Produktu fitosanitarioak erabiltzeko ikastaroa maiatzaren 27tik 31ra Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 14a, 12:00

Ikastaroa eskaini ahal izateko guttienez 12 lagun beharko dira.

Maiatzaren 19ra arte eman daiteke izena.

Larraburua elkarteak antolatuta, produktu fitosanitarioak erabiltzeko ikastaroa eskainiko dute Etxalarren. Interesa dutenek oinarrizko ezagutzak eskuratzeko bide izanen dute maiatzaren 27tik 31ra, 09:00etatik 14:00etara bitarte, eskainiko diren saioetan.

Ikastaroa EHNE sindikatuak emanen du Larraburua elkartean eta izena emandako parte-hartzaileen arabera 100 eta 136 euro arteko prezioa izanen du. Ikastaroa eman ahal izateko guttienez 12 lagun beharko dira eta izen-ematea igandera bitarte egonen da zabalik, 948 63 51 66 edo 664 38 73 43 telefonoetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun