'Esku harriak: Oteizaren (h)ariak' saioa maiatzaren 18an eskainiko dute Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 14a, 08:30

MugMus laborategiak zenbait diziplina uztartzen ditu ikuskizunean

Larunbatean 19:30ean Kultur Etxean, dantza, musika, bertsolaritza eta bertze zenbait diziplina uztartzen dituen ikuskizuna da

MugMus laborategiak Esku harriak: Oteizaren (h)ariak emanaldia eskainiko du maiatzaren 18an, larunbatean 19:30ean Kultur Etxean. Dantza, musika, bertsolaritza, eskultura eta bertze uztartzen dituen ikuskizuna da. Berako Kultur Batzordeak antolatutako emanaldirako sarrera 7 euro gostako da.

MugMus Laborategiaren lan honetan mugimenduaren (dantza), musikaren, eskulturaren, bertsolariaren, hotsen, espazioaren trataeraren, hitzen… harilkatze fin baten bitartez ikusle-entzulea Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide aberatsean jorratutako iruditeri anitzaren berrirakurketa propio batean murgilaraziko da. Horrela, aipatutako elementu guztien elkargune metaforikoaren bitartez ondoko gai hauek jorratuko ditu: mairu-baratzeak, hutsa, espazioaren erabilera sakon eta moldagarria, nagikeria, eskultura Laboratorio de Tizasbilduma, musika seriala eta zehatza, bertsolaria, txalaparta, Ez Dok Hamairu, hitza, haurra, etab. Oteizaren unibertso zabala eta partikularra eraikitzeko.

Zuzendari artistikoa: Beñat Ralla Yusta
Dantzariak: Jone Amezaga del Frago eta Ioritz Galarraga Capdequi
Testua: Amets Arzallus Antia
Mugimendu aholkularia: Eneko Balerdi Eizmendi
Musika eta musikariak: Iñar Sastre Lopetegi eta Beñat Ralla Yusta

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun