Nafarroako Matematika Olinpiadan bigarren izan da Iker Zelaieta beratarra

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 13a, 14:00

50 ikastetxeko 150 ikaslek parte hartu zuten, artean Toki Onako Joanes Ariztimuñok, Naiara Seinek, Ane Telletxeak eta Iker Zelaietak.

Iker Zelaieta Lazkano, Berako Toki Ona institutuko ikasleak 2. saria lortu zuen larunbatean Garesko Reparadores ikastetxean egin zen Nafarroako Matematika Olinpiadan. Olinpiada hau urtero egiten da DBHko bigarren mailan, eta ikastetxe bakoitzetik ordezkaritza ttiki bat joaten da. Toki Onako lau ikasle joan dira aurten: Joanes Ariztimuño, Naiara Sein,  Ane Telletxea eta Iker Zelaieta.

Nafarroako 50 ikastetxeko 150 ikaslek parte hartu zuten, euskaraz eta gaztelaniaz. Froga binaka egiten da. 2 orduz 6 problema ebazteko lana dute egiteko, ez dira klasean egiten diren ariketa arruntak; ezagupenaz gain, logika, sormena eta arrazonamenduaz baliatu behar dute soluzioa bilatzeko.

Bikote irabazlea eta Iker Zelaieta beratarra finala jokatzeko sailkatuak izan dira. Finala Jaenen ospatuko da ekainaren bukaeran.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun