Madrilgo UCM Unibertsitateko Bioetika Masterreko hamargarren promozioko XI. Bilkura Beran egin dute

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 13a, 12:51

Sortzez Berakoa den Maite Alzugaray doktorearen eskutik

Madrilgo Universidad Complutense (UCM) Unibertsitateko Bioetika Masterreko hamargarren promozioko hamekagarren bilkura Beran egin dute emaiatzaren 11n, sortzez Berakoa den Maite Alzugaray doktorearen eskutik. Aitor Elexpuru Berako kultur zinegotziak harrera egin zien Berara hurbildu ziren mediku, erizain eta zuzenbideko profesionalei. Mabel Marijuan, Euskal Herriko Unibertsitateko bioetika irakasleak eta Ikerketan eta Irakaskuntzan Unibertsitateko Etikako zuzendariak ‘Ikerketa gizakiekin. Arduraz proiektatu’ solasaldia eskaini zuen Beralandetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun