Tarazonara bidaia prestatu du Lesakako San Fermin erretiratu elkarteak

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 10a, 18:00

Tarazonara bisita eginen dute San Fermin elkarteko jubilatuek.

Maiatzaren 30eko txangoan Milagro eta Kalahorra ere bistatuko dituzte

 

Lesakako San Fermin elkarteak Tarazonara (Aragoi) bidaia antolatu du maiatzaren 30ean. Hilabeteko azken ortzegunean, 07:30ean abiatuko da autobusa suhiltzaileen parketik. Milagroko El Montecillon gosaldu eta bazkalduko dute, tartean Kalahorrako azoka ere bisitatuz. Bazkalondoan joanen dira Tarazona bisitara eta handik Lesakara bueltatuko dira. Txartelak hilaren 26ra arte eskura daitezke elkartean (30 euro).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun