Bertso-afaria eginen dute maiatzaren 25ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 20a, 06:48
Elkartean eman daiteke izena, 25 euro ordainduta.

Sustrai Colina eta Julio Sotoren bertso-saioak girotuko du Arrano elkartea.

 

Beti Gazte Futbol Taldearen eskutik, denboraldi bukaerako bertso-afaria izanen dute larunbatean, maiatzaren 25ean, Lesakan. Arrano elkartean bilduko dira, 21:30ean. Mahai-inguruan Sustrai Colina eta Julio Sotoren saioaz gozatzeko aukera izanen dute bertsozaleek. Elkartean bertan eman daiteke izena, 25 euro ordainduta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun