Aitzinera segitzen du Etxalarren Karmenen baserrirako bidea prestatzeko auzolanak

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 10a, 07:30
Auzolanean gogotsu ari dira etxalartarrak garai bateko Baztanerako bidea egokitzen.

Apirilaren 27an hainbat etxalartar herritik Karmenen, fikziozko pertsonajearen balizko baserrira (Larrapil-Sarriku auzoko Errotxenborda baserrira) doan ibilbidea prestatzeko auzolanean hasi ziren bideak garbituz. Bigarren auzolan eguna maiatzaren 11n, larunbatean izanen dute, eta poliki poliki lanak aitzineratzen doazela adierazi dute antolatzaileek. Laister panelen erredakzio eta ilustrazioekin ere hasiko dira. Helburua irailaren erdialdeko bukatzea izanen da, pastorala estreinatu zenetik bi urtera. Auzolanean parte hartu nahi duenak Miren Olaetxearekin harremanetan jarri behar du. Argazkia: Ana Indaburu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun