Baztan-Bidasoaldeko ekoizleen produktuen azoka eginen dute Beran maiatzaren 11n

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 10a, 13:00
Hilabetero bigarren larunbatean izaten da azoka

Hilabeteko bigarren larunbatean, 10:30etik 13:30era Rikardo Baroja eskolako arkupeetan

Baztan-Bidasoaldeko ekoizleen produktuen merkatua izanen da maiatzaren 11n, hilabeteko bigarren larunbatean 10:30etik 13:30era Berako Rikardo Baroja eskolako arkupetan.

Merkatu hau hilabetero antolatzen du Berako udalak, hilabeteko bigarren larunbatean. Bertan, gasnak, ogia, euskal xerrian produktuak, eztia, arraultzeak, sagardoa, zukua, ukenduak eta eskualdeko bertze hainbat produktu dastatu eta erosteko aukera eskaintzen dute. Beratarrak eta bisitariak animatu dituzte Berako Udaletik, «pausu bat ematera tokiko garapenaren alde eta erosketa bertako produktuekin egitera».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun