Bazkide ez den jendearen Iamoteneko erabilera arautu nahi du Berako Gure Txokoa elkarteak

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 9a, 19:55
Gure Txokoako zuzendaritza Batzordeko kideak, joan den larunbateko batzarraren ondotik.

Maiatzaren 4an egin zuen urteko batzarrean egoitzaren teilatua moldatzeko proposamena ere aztertu zuten

30 bat bazkide bildu ziren maiatzaren 4an Gure Txokoa elkartearen urteko batzarrean. Joan den urteko batzarreko akta irakurri eta onartu zuten lehenik. Sail bakoitzeko arduradunek 2018ko ekintzez solastatu ziren: Txirridularitza (Joseba Lasarte), Futbola eta Atletismoa (Angel Pombar), Kultura (Lupe Mendigutxia) eta Dantzak (Paula Artieda). 

2018ko kontuen balantzea aurkeztu zuten. 2019rako aurreikusitako ekintzei dagokienez, Iamoteneako teilatua moldatzea eta su-ontziak (braseroak) tokiz aldatzeko proposamena aztetu zuten eta betiko gaia: «bazkide ez den jendeak elkartea erabiltzen jarraitzen du. Nola moldatu/zuzendu?». Erreglamendua berrikusi behar dela erabaki zuten. Zuzendaritza batzordean ez da aldaketarik izan. Jaione Dozagaratek segitzen du lehendakari, Jabier Escaguesek lehendakari orde, Carlos Pachecok idazkari eta Edurne Pachecok diruzain.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun