Etxalarko IV. Mendi itzuliaren balorazio positiboa egin du Altxatak

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 6a, 16:00

436 lagunek parte hartu zuten mendi itzulian

 

Maiatzaren 4a zen Etxalartarrek aspalditik egutegian gorriz markatuta zeukaten eguna. Eguraldiaren iragarpena hain ona ez bazen ere, goizeko lehen orduko euri langarra kenduta, goiz ederra atera zen azkenean. Guztira 436 mendizale gerturatu ziren larunbatean Etxalarrera bertako bista eta itzuliaz gozatzera. Bortziriak, Baztan eta Malerrekatik jende aunitz hurbildu zen itzulia egitera, baita Iparraldetik eta Gipuzkoatik ere. Bi ibilbide zeuden aukeran eta erdiek baino gehiagok 23 kilometroko ibilbide laburra aukeratu zuten.  Altxatak eskerrak eman nahi dizkie egunean bertan laguntzen aritu ziren 80 herritar boluntarioei. Ziurtatzen dute bi urteren bururako bosgarren mendi itzuliaren edizioak aurtengoak hainako paisaia ikusgarriak izanen dituela. Argazkiak: Saioa Zubillaga, Mattin Sanzberro, Mikeltxo Lekuona eta utzitako argazkiak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun