Berako Lagun Haundiak jubilatuen elkarteak batzarra egin du

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 6a, 10:30
Jende dezente bildu zen Lagun Haundiak elkartearen batzarrean.

Joan den ortzegunean, maiatzaren 2an, Berako Lagun Haundiak jubilatuen elkarteak ohiko batzarra egin zuen. Kide dezente bertaratu ziren eta batzarraren ondotik mokadutxo batzuk dastatzeko eta zintzurrak bustitzeko aukera izan zuten. Bertaratu zirenek Zuzendaritza Batzordearen lana eskertu zuten.

Lagun Haundiak elkarteak jubilatuentzako hainbat jarduera antolatu ohi ditu. Bertzeak bertze, jubiloteka, yoga eta dantza saioak... eskaintzen dituzte eta odol-emaileak bildu ohi dituzte. Azken aldian Logroñora joateko irteera antolatzen ari dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun