EH Sukarra taldearen eskutik kontzertua Arantzan larunbatean

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 6a, 11:06
22:30ean dute hitzordua aterpean.

Emanaldia Aterpean izanen da, 22:30ean.

Aterpeak antolatuta, EH Sukarra taldearen kontzertua izanen dute heldu den larunbatean, maiatzaren 11n, Arantzan. 22:30ean dute hitzordua, aterpean.

EH Sukarra 1989an Eibarren sortutako musika talde ezaguna da, Mikel Gorosabelek (ahotsa eta gitarra), Fakunek (bateria), Cesarrek (baxua), Olabak (gitarra) eta Asier Serranok (letra) osatua. EH Sukarra, Irtenbide Bakarra, Garaien Laberintoan, Ura Sutan, Sua Urtzean, Galtzailearen Egunak, Zuzenean, Uhinak eta Azken Gezia diskak kaleratu dituzte hogeita hamar urteko ibilbidean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun