Igantzi eta Arantzako parrokiek ateraldia antolatu dute maiatzaren 16an Agoitzaldera eta Iruñera

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 2a, 08:30

2004an Bilbora joan ziren Arantzako eta Igantziko elizak garbitzen zituztenak.

Maiatzaren 4ra arte eman daiteke izena 

Arantza eta Igantziko parrokiek urteroko irtenaldia prestatu dute bi herrietako elizak garbitzen laguntzen dutenentzako. Maiatzaren 16an izanen da, Agoitzaldera eta Iruñera. Maiatzaren 4ra arte eman daiteke izena.

Maiatzaren 16an, 08:00etan aterako da autobusa Igantziko aparkalekutik eta, eguna hasteko, irudi eta musikaz hornitutako ikuskizunaz gozatzeko aukera izanen dute Agoitzen. Itoitzeko urtegia bisitatuko dute ondotik, hango berri ematen dieten bitartean. Agoitzen bertan bazkaldu ondotik, Nafarroa Arena pabilioia ezagutuko dute, bisita gidatuaren bitartez. Arantzan, joan ezin dutenej merienda eginen dute ekainaren 14an, 19:00etan Zahar Txokon.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun