ETBko ‘Autentikoak’ programara joateko aukera dute Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 2a, 18:00

'Autentikoak', Fermin Etxegoienek eta Mikel Pagadik aurkeztutako ETBko saio berria da.

Larraburua elkartearen eskutik, maiatzaren 16an joanen dira 

Larraburua elkarteak antolatuta, ETB1en estreinatuko den Autentikoak programa berrira publiko moduan joateko aukera dago eta programaren grabaketa bertatik bertara ezagutzekoa bide batez. Maiatzaren 16ean, 20:00etan aterako litzateke autobusa Etxalarko herri sarrerako parkinetik eta 23:45 aldean itzuli, programaren grabaketa bukatu ondoren. 

18 urtetik goitiko edonor apuntatu daiteke maiatzaren 5a baino lehen 948635166 edo 664387343 telefonora idatzi edo deituta.

Autentikoak, Mikel Pagadik eta Fermin Etxegoienek aurkeztutako saio berria da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun