Sare-On tailerrak eginen dituzte Lesakan maiatzaren 6an eta 13an

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 1a, 10:00

Gurasoei eta haur eta nerabeekin esku-hartzen dutenei zuzenduta antolatu ditu Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak

 

Teknologia, informazioa eta komunikazioaren garaian helduok tresna hauen aukerak ezagutu eta beraietan haur eta nerabeak hezten trebatzeko Sare-On: arriskuak, aukerak eta prebentzioa tailerrak antolatu ditu Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Bakeolak emanen dituen tailerrak euskaraz izanen dira maiatzaren 6an eta 13an, 17:00etatik 18:30era Lesakako erabilera anitzeko aretoan.

Izen-ematea doan izanen da, info@bortziriakgz.eus helbide elektronikora idatziz edo 634 223659 zenbakian (whatsapp).

Bortzirietako gurasoei eta haur eta nerabeekin esku-hartzen duten begiraleei edo profesionalei zuzendutako tailerrak izanen dira. Nerabe eta gazteen artean ematen diren indarkeriazko harremanak (ciberbullying, bikotean…) identifikatu, aintzin egin edo ekiditea, internet eta sare sozialen aukerak eta arriskuak identifikatzea eta erabilera arduratsua sustatzea dira helburu nagusiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun