Aitor Begino igantziarra garaile Leringo XI. Ibaigorri BTT lasterketan

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 30a, 12:00
Lehia estua izan zuten Aitor Beginok eta Erik Altuna.

La Planche izeneko kronoigoeran ere nagusitu zen apirilaren 27an

Lasterketa ederra egin du Igantziko Biltokiko Aitor Begino igantziarrak XI. Ibaigorri Lerin BTT lasterketan apirilaren 27an. Ibilbidea luzea irabazteaz gain, La planche izeneko tartean (5 kilometroko erlojupeko igoera lasterketa bukaeran), garaile atera zen Erik Altunarekin lehia estu bat izan ondotik. 

Bi txirrindulari hauen artean segundo bakarreko aldea izan zen, bai proba osoan, baita La Plancheko kronoigoeran ere.

Hurrengo laskerteka Aiegin eginen du Beginok, Caja Rural kopan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun