Maiatzaren 1eko ibilbide neurtuari dagokionez, asteazken goizeko 9:30ean hasita eman beharko dira izenak. Lehenbiziko bikotea 10etan abiatuko da jubilatuen egoitzatik eta Landazelaiak, saihesbidea, Osasun Zentroa, parkea, Sumusa, Kastillobaita, Irubide, Martxanpaita, Txakaingo zubia, Txakaingo iturria, Matxitenea, Lizardibaitako zubia, Eroski eta Plaza Zaharra barrena, berriz ere egoitzara bueltatuko dira ibiltariak. Ondoren, hameketakoa dastatzeko aukera izanen dute parte hartu duten bazkideek.
Ama eta amatxien eguneko bazkaria maiatzaren 5ean
Ama eta amatxien eguneko bazkaria antolatu du aurten ere Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak. Maiatzaren 5ean eginen dute elkartearen egoitzan, baina txartelak hartzeko hondar eguna maiatzaren 1a, asteazkena da, 20 euro ordainduz. Menuan, kroketak, entsalada epela, legatza saltsa berdean eta tarta izanen dituzte, ura, ardoa, kaba, kafea eta likoreekin bustia.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!