Bizikleta eta motor batek talka egin dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 23a, 07:34

Motor gidaria Donostiako ospitalera eraman zuten.

Bizikleta batek eta motor batek talka egin zuten atzo Lesakan, NA-4000 errepidean, Agiña inguruan. Talkaren ondorioz, motor-gidaria, 65 urteko lesakarra, larri zauritu zen eta helikopteroan eraman zuten Donostiako ospitalera. Txirrindularia, berriz, 74 urteko lesakarra, Irungo erietxera eraman zuten. Errepidea itxita egon zen 14:00etatik 16:00 arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun