Beti Gazteko benjaminek Erriberriko futbol txapelketa irabazi dute

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 23a, 08:30

Beti Gazteko benjaminak, Erriberrin lortutako garaikurrarekin.

Ortzirale Santuan jokatu zuten 2009an eta 2010ean jaiotako Lesakako taldeko futbolariek

Ortzirale Santu egunez jokatu zen Erriberri-Oliteko futbol txapelketa, benjamin mailako futbolariei zuzendua. Honela, Lesakako Beti Gaztek taldea zelairatu zuen, 2009an jaiotako zortzi jokalarik eta 2010ean jaiotako bertze zortzi jokalarik osatua.

Juan Joxe Irazoki eta Iñigo Telletxea entrenatzaileen erranetara, lehenbiziko fasean lau partidetatik lauak irabazi eta lortu zuten finalean sartzea. Finalean, 1-4 irabazi zioten Erriberri, etxeko taldeari, txapelketa irabaziz. Gainera, Oihan Telletxea, Beti Gazteko jokalari igantziarra izan zen txapelketako golegile nagusia, 9 golekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun