Etxalarko Usoa kooperatibak batzarra eginen du larunbatean

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 17a, 07:30

Apirilaren 20an, 19:30ean, kultur etxean eginen dute urteko ohiko batzarra 

 

Apirilaren 20an, larunbatean, Etxalarko Usoa kooperatibak ohiko batzarra eginen du. 19:30ean bilduko dira kultur etxean eta 2018ko akta irakurri eta onetsi ondotik, 2018ko galera eta irabazien balantzea eginen dute. Era berean, dendari buruzko informazioa, produktu sorta baten zozketa eta galderak zein iradokizunak egiteko tartea izanen dute. Batzarraren ondotik, La Basquen afalduko dute, 21:00etan. Afarira joan nahi dutenek aitzinetik kooperatiban izena eman beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun