Igantzi txapeldun suertatu da Nafarroako Herri Kirol Jokoetako haur mailako proba konbinatuan

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 15a, 17:00
Igantzi txapeldun suertatu da infantil mailako proba konbinatuan. Argazkia: Xagu-Lesaka

Kadete mailako sokatira txapelketan txapeldunorde izan zen Basarnegi

Nafarroako Herri Kirol Jokoetako Finala jokatu zen apirilaren 14an Altsasun. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuarekin batera antolatzen diren Kirol Joko hauetan hiru mailetako txapelketak jokatu dira: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Haur eta Kadete mailetan Proba Konbinatu txapelketa eta Sokatira txapelketa jokatu dituzte. Kimu mailan berriz Proba Konbinatu txapelketa bakarrik. Eskualdeko kirol-taldeei dagokienez, Igantzi txapeldun izan zen haur mailako proba konbinatuan eta Basarnegi txapeldunorde kadete mailako sokatiran.

KONBINATUKO SAILKAPENAK: 

KIMU MAILA (Finala):

Txapeldunak: Andra Mari 4, 06:57.03         

Bigarrenak: Berriozar B, 06:59.24   

Hirugarrenak: Andra Mari 6, 07:16.31

Laugarrenak: Araxes, 07:18.03

 

HAUR MAILA (Finala):

Txapeldunak: Igantzi, 09:03.38

Bigarrenak: Andra Mari 3, 09:38.08

Hirugarrenak: Berriozar, 10:33.37

Laugarrenak: Antsoain A, 10:41.46

 

KADETE MAILA (Finala):

Txapeldunak: Iñigo Aritza, 10:12.96

Bigarrenak: Andra Mari, 10:14.19

Hirugarrenak: Araxes, 10:42.52                  

Laugarrenak: Basarnegi, 11:04.72

 

SOKATIRAKO SAILKAPENAK:

HAUR MAILA (480 KG) Finala:

Txapeldunak: Txantrea                                                       

Bigarrenak: Andra Mari 3                 

Hirugarrenak: Andra Mari 4

Laugarrenak: Andra Mari 2    

 

KADETE MAILA (540 KG) Finala:

Txapeldunak: Andra Mari 2                                                 

Bigarrenak: Basarnegi

Hirugarrenak: Antsoain

Laugarrenak: Iñigo Aritza

 

 

 


Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun