200 haur baino gehiago ibili ziren Beran larunbateko lasterketetan

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 15a, 12:00

Berako Mendi Maratoi Erdiaren bezperan, larunbatean Beran egin ziren haurren lasterketen lehenengo edizioa arrakasta haundi bat izan zen. 220 haur inguruk hartu zuten parte, mutil zein neskak, Matzada futbol zelai inguruan adinka eta luzeeratan banatuta egin ziren frogetan.

Lasterketa bukatzean gaztetxoek korrikalariaren poltsa bat eta txokolatadaz gozatu ahal izan zuten.

Horren ondotik, Berako kultur etxean Iker Karreraren solasaldi interesgarria izan zen, Unai Ugartemendia kazetariak moderatuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun