Bortzirietako Banakako XVIII. Pilota Txapelketako finalak jokatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 15a, 13:00

Finalistak eta txapelketan parte hartu duten pilotari batzuk.

Ttikien B mailatik hasi eta haurren A maila bitarte, zazpi final jokatu ziren eta aski tanto politak ikusteko aukera izan zen.

Ttikietan, B mailan, Izei Irazokik 18-8 irabazi zion Aitor Etxegarairi eta A mailan, Ander Etxegarai 18-8 nagusitu zen Urko Telletxearen aurka.

Umeen mailan, B mailan, Xabi Leitzak jantzi zuen txapela, 18-4 irabazi baitzion Ainitze Martinezi. A mailan, bertzalde, Xuban Lakarrek jantzi zuen txapela, Markel Irazokiri 18-8 irabazi ondotik.

Kimuen mailan partida bakarra jokatu zen eta Unax Bereauk 18-13 irabazi zion Aimar Otxandorenari.

Haurretan, B mailan, Oskitz Madariagak 18-12 irabazi zion Ekai Madariaga lehengusuari. Jaialdiko azken partidan, haurren A mailan, Oier Orbegozok jantzi zuen txapela, Andde Maritorenari 18-6 irabazi ondotik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun