Berako biomasa sarearen berri izan du Promobiomasse nazioarteko proiektuko batzorde teknikoak

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 14a, 10:00

Promobiomasseko ordezkariak, Josu Iratzoki Berako alkatearekin, biomasa galdarak hartzen dituen eraikinean.

2014an jarri ziren bi galdarek bortz udal eraikin berotzen dituzte

Promobiomasse Nasuvinsa buru duen nazioarteko proiektua da eta mendietako biomasa merkatua bultzatzea du helburu. Aste honetan, Sarrigurenen, etxebizitza publiko baten lehen aldiz jarri duten biomasa-galdararen berri eman dute eta, aldi berean, Larraintzarren eta Beran ere ibili da batzorde teknikoa, herri hauetako esperientziak ezagutu dituzte.

Berako kasuan, 2014an gasoliozko lau galdara kendu eta biomasako bi galdara paratu zituzten, 8.000 metro koadro hartzen dituzten bortz udal eraikini ur beroa eta berogailua ematen diotenak: hiru ikastetxeri, haurtzaindegiari eta kiroldegiari. Aldaketa honek, urteko 10.000 eta 30.000 euro arteko aurrezpena ekarri du, gasolioaren prezioaren arabera.

Promobiomasse batzordea Berako haurtzaindegiaren atarian

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun