21. Korrika

Berako San Jose Zahar Etxekoak ere Korrikarekin bat

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 10a, 12:12

Mertxe Retegik ttikien eskutik jaso zuen lekukoa.

Korrika badoa ttipi-ttapa Gasteizera bidean, baina eskualdean hainbat irudi ikusgarri eta hunkigarri utzi ditu. Hau horietako bertze bat: Berako San Jose zahar etxeko bizilagunak Korrikarekin bat egin zuten astelehenean, apirilaren 8an, Beran eginiko Korrika Ttikian. Labiaga Ikastolako DBHko gaztesk, senideak eta langileak izan zituzten bidelagun. 4 urteko Labiagako haurrek pasa zioten lekukoa Mertxe Retegi 86 urteko amatxiari eta denek egin zuten lasterka euskararen alde.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun