Bortzirietako banakako pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte larunbat goizean Arantzan

Ttipi-Ttapa 2019ko apirilaren 11

Kategoriaren arabera banatuta, guztira zazpi partida jokatuko dituzte Arantzako frontoian.

Bortzirietako pilotazale eta pilotarien topaleku bihurtuko da Arantza larunbat honetan, apirilak 13, Bortzirietako banakako XVIII. txapelketako finalak jokatuko baitira. 10:00etan hasita guztira zazpi partida jokatuko dituzte.

Ttikien B mailan, Aitor Etxegarai eta Izei Irazoki beratarrak nor baino nor ariko dira. Ttikien A mailan, berriz, Ander Etxegarai aranztarrak Urko Telletxea igantziarra izanen du aurkari.

Umeen B mailan, Ainitze Martinez lesakarra Xabi Leitza aranztarraren aurka ariko da eta A mailan, Legasako Xuban Lakarrek Markel Irazoki beratarra izanen du aurkari.

Kimuetan partida bakarra jokatuko dute: Aimar Otxandorena eta Unax Bereau lesakarrek jokatuko dute.

Haurretan bi partida jokatuko dituzte: B mailan, Arantzako Oskitz Madariaga eta Ekai Madariaga lehengusuen arteko norgehiagoka ikusteko aukera izanen da. Eta A mailan azkenik, Oier Orbegozo lesakarra Andde Maritorena beratarraren aurka ariko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun