Nafarroako lauko sokatira txapelketan nagusitzen hasi dira Beti Gazteko neskak eta mutilak

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 9a, 12:00

Neskak ere indartsu hasi dira lauko txapelketan.

Gizonezkoek tiraldi guztiak iranbazi zituzten Txantreako lehen saioan eta emakumezkoak lehenbizikoak eta bigarren izan ziren, larunbat honetan Lesakan jokatuko den jardunaldiaren atarian

Larunbatean, apirilak 6, Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketari hasiera eman zitzaion Txantrean. Joan den urteko ildotik, neskak nahiz mutilak nagusi hasi dira. Gizonezkoek tiraldi guztiak irabazi zituzten. Emakumezkoetan bi talde atera dituzte aurten ere eta Beti Gazte Bk tiraldi guztiak irabazi zituen eta Beti Gazte Ak, denak herritarren kontrakoa izan ezik. Sokatira txapelketako bigarren jardunaldia, hain zuzen, Lesakan jokatuko da apirilaren 13an, larunbatean 18:15eab.

Emaitzak:

GIZONEZKOAK  320 kilo – Lehen jardunaldia:

Beti-Gazte, 4 puntu

Berriozar, 3 puntu

Txantrea, 2 puntu

Antsoain, puntu 1

 

EMAKUMEZKOAK 255 kilo – Lehen jardunaldia:                      

Beti-Gazte B, 6 puntu

Beti-Gazte A, 5 puntu

Berriozar, 3,5 puntu

Kaskallueta, 3,5 puntu

Antsoain, 1,5 puntu

Txantrea, 1,5 puntu

  

Txapelketako bigarren jardunaldiak apirilaren 13an jokatuko dira Lesakan, arratsaldeko 18:15ean:

Gizonezkoen 320 kiloko bigarren jardunaldia

Emakumezkoen 255 kiloko bigarren jardunaldia

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun