Inbertsio haundiak egin badira ere udalaren zorra jausten segitu dutela adierazi du EH Bilduk. Honela, «2015 hasieran 1.034.000 euro zor zituen udalak, orain 577.000 zor ditu, hau da 457.000 euro edo %45 jautsi dugu zorra 4 urtez».
Datu hau hagitz positiboa bada ere, EH Bildutik salatu dutenez, «Espainiako Gobernuak ezarritako legeek udalak dirua aurreztera behartzen gaituztela gure inbertsio ahalmena murriztuz. Udaletxeek sortzen dugun superabita erabiltzen du Espainiar estatuak bere kontuen egoera penagarria berdindu eta Europak ezarritako defizit helburuak betetzeko».
Hala ere aurrekontuetan inbertsio maila ona mantentzea lortu du Berako udalak azken urteetan eta hala jarraitzea espero du EH Bilduk.