21. Korrika

Korrika Ttikian atera dira Berako ikastetxeetako ikasleak ere

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 8a, 14:47

Bakarren batzuk goizaldean Korrika “handian” eta handiekin atera badira ere, astelehen goizean Korrika Ttikia egin dute Berako ikastetxeetako ikasleek. Toki Ona institutuko, Ricardo Baroja eskola publikoko, Labiaga ikastolako eta Jesusen Bihotza ikastetxeko ikasle, irakasle eta gurasoek euripean, baina umore onarekin, egin behar izan dute lasterka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun