Irungo udal musika eskolak eta kontserbatorioak emanaldi bikaina eskaini zuen ortzirale arratsaldean Berako Kultur Etxean, Amaia Lizeaga Muñoa irakaslearen zuzendaritzapean. Emanaldia hasteko, Ganbera taldeak (Naroa Otamendi eta Irati Ibarra beratarrekin batera, Leire Alonso de Santocildes, Janire Solis, Ainara Galán, Sergio Osmar Sanabria, Itsaso Aginagalde, Oliver del Val musikariek osatua), Oblivion (A. Piazzola) eta Tango pour Claude (R. Galliano) jo zuten; ondotik, bakarka, Itsaso Aginagaldek Kalina krasnaja (A. Semionov), Oliver del Valek Toccata (B. Precz), Leire Alonso de Santocildesek Suite (F. Angelis), Irati Ibarrak Sonata (Scarlatti) eta Tema y variaciones (Surkov) eta Janire Solisek Suite Bulgara (Semionov) jo zuten. Emanaldia bukatzeko, berriz ere Ganbera taldeak Melodia en la m (F. Angelis) eta Prelude de la Suite Au temps de Holberg (E. Grieg) jo zuen.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.