Donostiako Nagusilan elkartearekin bildu da Bortzirietako Elkarrizan

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 5a, 11:00

Elkarrizan, Nagusilan eta Bortzirietako Gizarte Zerbitzuetako ordezkariak Donostian egindako bileran.

Bortzirietako Elkarrizan laguntza emaile taldeko eta Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko ordezkariak Donostiarat joan ziren apirilaren 3an Nagusilaneko boluntarioekin elkartzeko. Lan egiteko modu eta protokoloetaz solastea izan da bileraren helburua. Elkarren arteko harremana sendotzeko baliogarria ere izan da eta ez dute baztertzen etorkizunean elkarrekin jardueraren bat bultzatzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun