21. Korrika

Korrika Ttikiak eginen dituzte ortzirale arratsaldean Arantzan, Etxalarren, Igantzin eta Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 5a, 08:14

Duela bi urte Beran egindako Korrika Ttikia.

Astelehenean ailegatuko den Korrikaren atarian, Bortzirietan Korrika Ttikiak antolatu dituzte. Beran astelehenean eginen dute eta gainerako lau herrietan ortzirale arratsaldean.

Arantzan, Erroitzinekoborda parean 16:30ean hasiko da Korrika Ttikia eta herrian barna eginen duten itzulian eskuz esku ibiliko da lekukoa. Eskolako lagunek ez ezik, herriko elkarteek eta ostatuek parte hartuko dute: Ekaitza Elkarteak, Zahar Txokok, Udalak, Guraso Elkarteak, Gazte Asanbladak... Etxalarren, berriz, 14:30etik 16:00etara eginen dute Korrika Ttikia, Igantzin 15:30ean Sarrolatik abiatuko da eta Lesakan, 15:00etan. Lesakako kasuan 200 bat umek parte hartuko dute iragarri dute.

Beran, berriz, astelehen goizean egin dute hitzordua. 11:00etan Altzateko plazatik hasiko dira eta bi kilometroko ibilbidean Ricardo Baroja eskola, Labiaga Ikastola, Jesusen Bihotza ikastetxea, Toki Ona institutua eta Uxane zentrokoen eskuetatik pasako da lekukoa. Bukaeran, ekitaldi ttiki bat eginen dute Merkatu plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun